XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gainera, SANTU IZAN aditza ulertu nahi duenak Bibliara jo beharko du, eta an agertzen daneko testo batzuk aztertu.

Era berean, aditz onen alderantziari ere (narriotu, likistu, zikindu aditzari, alegia) begiratzeak argia lekarkiguke.

Ez da emen Jainkoak betidanik bere-berezko duen santutasun ezin-aundiagoa bereiziki ikutzen.

Orrelako santutasunean Jainkoak ez bait du aurreratzerik.

Baina Jainkoak eguneroko gertakizunetan agertzera eman dezake Bere santutasuna, au da, guzien gaindiko Bere aunditasuna, Bere asmo, ahalmen eta izate arrigarria, eta orrela aintzatua izan diteke: gizakiek eta izadi osoak goresten dutelarik.

Orregatik, Jainkoaren SANTU IZATE au, bi eratara gertatu diteke: bat, Jainkoak berak eratuta; eta bestea, gizakieri esker.

Ikus ditzagun Biblian zear bi era auek.

Gizakien bizi makurrak narriotu edo likistu dezake Jainkoaren izena, Jainko-erria osotzen dutenek Jainkoaren izen onaren erantzukizuna berekin bait dute.

Paulo doneak gogor artzen ditu Legea betetzen ez duten judutarrak: Legeaz arrotu egiten zera, eta, legea autsirik Jainkoari izen ona kentzen diozu!.

Idatzita bait dago: Jainkoaren izena atzerritarren artean, zuengatik iraindua da (Errom 2. 23-24).

Igerleek ere izkera berdintsua erabili zuten.

Ara Jeremi-k dakarren adibide bat.

Israeldarrak itz emana zuten beren anai hebertarrak morrontzatik aterako zituztela, eta aske utzi.

Itz au ez zuten bete, eta orrela Jainkoaren izena narriotu zuten (Jer 34,15-16).

Au gogoan artuz ondo ulertzen da Jainkoak Israel-i emandako agindua: Nere aginduak gorde eta bete itzatzute.

Ni naiz Jauna.

Ez narriotu nere izen santua, Israel-go semeen artean santutua izan nadin (Apaizena 22,31-32).

Ikus gainera Deut 32,51; Is 8,13;29,23.

Beraz, gizakiaren jokabideak santutu dezake Jainkoaren izena, Jainkoa goratuz, Aren esana eginaz, Ari gurtza emanaz, Ituna beteaz.

Jainkoa dan bezela agertzera ematea, Bere asmoak betetzea, goratzea eta ezagutzea, orixe da Jainkoaren izena santutzea.

Kristo-k bere otoitzean eta egite guztietan alderdi au oso gogoan izan du: Aintzatu zaitut lurrean, eman didazun egitekoa bukatzearekin...

Agertu diet zure izena, mundutik atera eman zenizkidan gizonei...